Aizarnan ospatzekoa zen Eskola Txikien jaia 2021ko ekainean ospatuko da

2020-05-04

Ekainean Aizarnan ospatuko zen Eskola Txikien Jaia 2021ko ekainera atzeratzea erabaki du festaren talde eragileak. Guraso eta irakasleei egindako galdeketan jasotako emaitzak eta eragile desberdinen balorazioak hartu dituzte kontuan erabakia hartzeko.

ā€œFesta ganoraz, ilusioz eta ikasle, irakasle eta gurasoekin festak eskatzen duen girotzea behar bezala egiteko eta zuek guztiokin batera egun zoragarri bat ospatzeko aukera egokiena ikusten da hurrengo urtera atzeratzearenaā€, adierazi dute antolatzaileek.

Aizarnak egun 200 biztanle inguru ditu, eta eskola txikien sarean, beraiena ā€œtxikietan txikiā€ da. Izan ere, 2018-2019 ikasturtean, bi eta hamabi urte arteko 30 ikasle izan ditu Aizarnako eskolak.

Eskola txikien garrantzia aldarrikatzeko eta herrietako eguneroko bizitzan duten eragina azpimarratzeko asmoz antolatu ohi dute urtero Gipuzkoako Eskola Txikien festa.

Irakurri hemen prentsa-oharra.