Aizarnan ospatuko da 2020ko Eskola Txikien Jaia

Usurbilgo Aginaga auzoan Gipuzkoako Eskola Txikien festa ospatutako festaren hasieran Aizarnako eskolako kideek hartu zuten datorren urterako lekukoa. Hala, ekaineko bigarren igandean ospatzen den Gipuzkoako Eskola Txikien festa Aizarnan izango da. Aizarnako eskolak urteak darama eskola txikien festaren antolakuntzan laguntzen, baina 2020an festa bertan ospatzen den lehen aldia izango da.

Aizarnak egun 200 biztanle inguru ditu, eta eskola txikien sarean, beraiena “txikietan txiki” da. Izan ere, 2018-2019 ikasturtean, bi eta hamabi urte arteko 30 ikasle izan ditu Aizarnako eskolak.

Eskola txikien garrantzia aldarrikatzeko eta herrietako eguneroko bizitzan duten eragina azpimarratzeko asmoz antolatu ohi dute urtero Gipuzkoako Eskola Txikien festa.