Historia

Denon Eskola 1997an sortu zen HerriEskola, Lehen Hezkuntzakoa, eta Santo Tomas de Aquino, Bigarren Hezkuntzakoa, Federazioen fusiotik gehi publifikatutako ikastolen batuketatik. Ez dago inongo alderdi politiko, talde edo erlijio sinesbideren menpe eta ez du irabazi asmorik. Borondateak bateratzean, elkarrenganako errespetuan eta eskola elkarteko kideen askatasunean oinarritutako Euskal Eskola publikoa defendatzea du helburu nagusitzat.
Egitasmo berritzaileak sustatu eta lagunduko ditu, lehia zintzo eta mesedegarria bultzatuko du eta ikasle guztien berdintasuna hobetuko duten osabidezko neurriak erdiestearen alde egingo du lan. Halaber, kultur nortasuna, hizkuntza, etab. sendotzeko helburuarekin bazkideek batera bultzatzen dituzten kultura eta kirol ekintzen garapen eta sustapena indartuko du.
Egun Denon Eskolak Arabako guraso elkarte gehienak batzen ditu, hau da, 24.000 ikasle inguru ordezkatzen ditu.

Misioa

Denon Eskola Arabako Ikastetxe Publikoetako IGEen (Ikasleen Guraso Elkarte) Federazioa da eta euskal hezkuntza eredu publiko transformadore, kreatzaile, euskalduntzearen aldeko, integratzaile eta laiko baten alde proposamen eta aldarrikapenen bidez lan egiten du, ahaleginak bateratuz, eskola esparruan familien parte hartzea.

Zerbitzuak

Informazioa eta aholkularitza. Federazioa osotzen duten IGE guztiei zuzendutakoa. Zerbitzu honen bidez elkarteen eguneroko lana erraztu eta behar duten gaietan aholkularitza eskaini nahi da, federazioaren teknikari taldearen bidez zein kanpoko baliabideen bidez.

Formazioa. Aita eta amek ikastetxearen esparruan burutzen dituzten eginkizunak hobetzeko bideratutakoa: IGEak eta Eskola Kontseiluak.

Solaskidetza. Bai erakunde publiko (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Udalak) zein pribatuen aurrean. Helburua ahaleginak eta solaskidetzarako ahalmena biltzea da.

Hezkuntzari Buruzko Informazio Bulegoa.
Hiritarrei orokorrean eta IGEei bereziki eskaintzen zaien zerbitzua da, honen bidez informazioa eta aholkularitza, formazioa eta komunikazioa eskaintzen zaie hezkuntzaren inguruan eta gurasoek euskal hezkuntza sisteman parte hartzeko aukeren inguruan.

15 pausuren garapena. Instituzio sendotze prozesua da eta hala nahi duten IGEak askatasunez parte har dezakete. Honen bidez Zuzendaritza Batzordeak gaitu nahi dira haien elkartearen helburuak zehaztu eta hauek lortzeko pausuak eta estrategiak ezartzeko. Planifikazio estrategikoa denez prozesua aldaketa terminoetan planteatzen da, lan ildoak zehaztuz eta ziurtatzeko neurgarri eta iturriak ezarriz.

Denona buletina. Informazio eta komunikazio kanala IGE guztientzat, hala nahi izanez gero, zabalik dagoena.

Web gunea. Informazioa lortu, galderak egin, dokumentuak lortu, eztabaida foroetan parte hartu, hezkuntzaren inguruko gaiekiko loturak aurkitu eta abarrerako espazio berria.