Eman aurrez aurrekoa ez den botoa zure ikastetxeko Eskola Kontseilua aukeratzeko

2026-11-05

Dakizuen bezala, OOG/Eskola-kontseiluak ikastetxeen partaidetza- eta erabaki-organo gorenak dira. Ikasturte honen lehengo hiruhileko honetan Eskola-kontseiluen postuak betetzen dituzten pertsonen erdiak berritu behar dira.

Ikastetxe bakoitzak aukeratuko du hauteskundeak egiteko eguna, betiere azaroaren 5etik 23ra bitartean. Kontsultatu zure ikastetxean zein den data zehatza.

Eta gogoratu, ikastetxera joaterik ez baduzu, aurrez aurrekoa ez den botoa emateko aukera ere baduzu, ikastetxeko zuzendaritzari beste pertsona baten bidez helarazten zaion edo postaz edo mezularitzaz bidalitako botoa hain zuzen ere. Hauteskundeak baino egun bat lehenago helarazi behar zaio hauteskunde-batzordeari.

Ikasleen gurasoek edo legezko ordezkariek eska dezakete botoa. Guraso bakoitzak botoa emateko eskubidea du.

Aurrez aurrekoa ez den botoa emateko urratsak:

  1. Zuzendaritzari aurrez aurrekoa ez den botoa emateko dokumentazioa eskatu (eskabidea eta bozketa-txartela)
  2. Gutun-azal bat prestatu «Ikastetxeko Eskola-kontseilurako hauteskundeak……. Posta bidezko botoa» adieraziz. Agiri hauek aurkeztu behar dira:
    • Botoa posta bidez emateko eskubidea eskatzeko eskabidea.
    • Bozketa-txartela. Hautatu behar diren ordezkarien bi herenen berdina den izen kopurua adieraz daiteke (adibidez, 9 ordezkari hautatu behar baditugu, gehienez 6 bozkatuko ditugu).
    • Nortasun-agiri nazionalaren edo horren baliokidea den egiaztagiriaren (AIZ, pasaportea) fotokopia

Kontsultatu hemen hauteskundeen datak, informazio gehiago eta laguntza-dokumentuak.

Eta gogoratu, zalantzarik baduzu, jarri harremanetan zure federazioarekin.