Alkizan ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Festaren logoa aurkeztu dute

2026-10-05

2027ko ekainaren 13an Alkizan ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Festaren logoa aurkeztu dute. 1999an egin zen azkenekoz Gipuzkoako Eskola Txikien Festa Alkizan. Garai horretako logoa Juan Luis Goenagak egin zuen eta logo hori da gaur egun eskolako ikurra. Irudi horretatik abiatuta sortu da aurtengo logoa.

Prozesu partehartzailearen emaitza da aurtengo logoa, izan ere eskolako umeek landu dute lehenik, 1999ko festako irudia oinarri hartuta, eta Aitor Irulegi eta Elena Cajaraville herriko artistek ondu dituzte azken proposamenak. Horren ostean, hiru aukeren artean, bozketa bidez aukeratu dute herritarrek zein ikur erabiliko duten festarako.

Instagrameko kontu honetan jarrai ikus ditzakezu Alkizan egingo den festaren azken nobedadeak.

Ekainaren 13an, denok Alkizara!