2026-2027 ikasturterako Batxilergoko matrikulazioa

2026-03-09

Batxilergoko ikasleak 2026-2027 ikasturterako onartzeko epea martxoaren 16tik 27ra izango da.  Eskaerak online edo aurrez aurre egin ahal izango dira ikastetxeetan.

Hezkuntza Sailaren webgunean aurki ditzakezue izena emateko eskabidea eta entregatu beharreko dokumentazioa, bai eta araudia, egutegia eta ohiko galderen erantzunak ere.

Hona hemen agindua zeinaren bidez 2026-2027 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen den.

Hauxe da egutegia:

  • Ikastetxean plaza erreserbatzeko eskaera egitea: martxoaren 6tik 24ra, biak barne.
  • Eskabideak eta agiriak aurkeztea:  martxoaren 16tik 27ra, biak barne.
  • Onartuen eta itxaron-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak: maiatzaren 5ean.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: maiatzaren 11ra arte.
  • Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: maiatzaren 19an.
  • Ohiko-matrikularen-aldia: ekainaren 15etik ekainaren 30era, biak barne.
  • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: ekainaren 19ra arte, egun hori barne.

* Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira Ikasgunean

Prozesuaren informazio gehiago hemen.

BATXILERGOAN ERE PUBLIKOA AUKERATU!