Segregazioaren kontra eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko manifestazioa azaroaren 29an Bilbon
2025-11-11
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak “Segregazioaren kontra, publikoa da bidea!” lelopean manifestazioa deitu du azaroaren 29an Bilbon. Martxa Bilboko Gran Via 85tik abiatuko da, Hezkuntza Delegaritzatik, 17:30etan.
Urteak dira Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunetik lanean gabiltzala Hezkuntza Sailari, eta baita gizarte osoari ere, eskola publikoa lehenetsiz, segregazioaren kontra pauso eraginkorrak eman ditzan eskatzeko. Horregatik, beste behin, EHIGEtik Euskal Eskola Publikoko familiei dei egiten diegu mobilizazio honetan parte har dezaten.
Zuen familiei eta eskola komunitate osoari mezua komunitate osoari zabaltzea eskatzen dizuegu, manifestazioan parte hartzea eskatuz. Kartela zuen ikastetxean jarri ondo ikusten den lekuetan, pankartak egin eta etiketatu gaitzazue sare sozialetan jartzen dituzuen argazkietan.
Asko gara, defenda dezagun denona eta denontzako den hezkuntza bakarra! Azaroaren 29an denok Bilbora!
Publikoa da bidea!
