Not a member? Join today
EHIGE eta HEIZE bezalako elkarteek bi hamarkada baino gehiago daramatzagu euskal gizarte justuagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko proposamenak aurkezten hezkuntza-agintariei. Hezkuntza-eragile gisa dugun zeregina bete dugu, eta hezkuntza-agintariek antolatu dituzten kontsulta-prozesu guztietan parte hartu dugu, ekarpen ondo arrazoituak eta zehatzak eginez.
Azaroaren 29an, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak ontzat eman nahi du Hezkuntza Legearen Proiektua, bere onarpenerako bide emateko. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak Hezkuntza Legeari ezezko borobila emateko bozketa sinboliko bat egin zuen larunbatean Gasteizen. EHIGE bertan izan da, plataforma osatzen duten beste hainbat kideekin batera.
2023-2024 ikasturtearen hasieran jarri dira indarrean ikastetxe publikoetako jantokien kontratu berriak. Enpresek bete beharreko baldintzak alde bakarretik landu ditu Hezkuntza Sailak, familien parte-hartzerik gabe, alderdi interesatua izateaz gain, zerbitzuaren zati handienaren kostua finantzatzen dugunak izan arren (batez beste, % 60).
Bizi dugun uneak agerian utzi du inoiz baino garrantzitsuagoa dela arlo publikoa babestea eta aldarrikatzea eta Euskal Eskola Publikoko kide izatearen sentimendua sustatzea. Horregatik, “Publikoa da bidea” kanpaina elikatzen jarraitzen dugu, oraingo honetan gure online dendan eros ditzakezuen banderolekin. Jarri zuen eskola eta institutu publikoetako leku ikusgarri batean!
Martxaren helburua izan da alderdi politikoei eskatzea atzera bota dezatela hezkuntzaren pribatizazioan sakontzen duen, eskola publikoa baztertzen duen eta ikasle guztien euskalduntzea bermatzen ez duen lege-proiektua.
+ Berri gehiago ikusi
Azaroaren 22an, Madrilen, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioan ospatu zen sari emate ekitaldian izan ziren Orokieta Herri Eskolako ordezkariak saria jasotzen. Estatu mailako Eskola jasangarri aitortza sariketa egiten den lehen aldia izan da aurtengoa eta 10 eskola publiko izan dira sarituak deialdi ireki honetan.
Gazteekin, irakasleekin, guraso-elkarteekin, Gaztegunearekin eta tokiko elkarte eta taldeekin lankidetzan sortutako programak prestakuntza-saioak biltzen ditu ikasleekin, irakasleekin, profesionalekin eta familiekin.
Zuen guraso elkarteak ez du Facebookeko orririk? Zuen jardueren berri eman nahi duzue sare sozialen bidez? Orrialdea duzue baina ez duzue erabiltzen? BIGEtik doako online prestakuntza egiteko aukera eskaintzen dizuegu.
Mendiko Gurasoak guraso elkarteak azoka solidarioa antolatu du joan den azaroaren 26an alde batetik finantzaketa lortu eta erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren erabilera bat emanez.
Gipuzkoako eskola txikien sareak kirol topaketa egingo du Tolosako Berazubi estadioan martxoaren 10ean. Goiz guztiko ekimena izango da eta 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute. Hauek
Continue Reading
Ikas-Bik familiei egindako azken inkestaren emaitzak aztertu ondoren, agerian geratu da kezka handienetako bat seme-alabei euskarazko eskola-jarduerekin lagundu ahal izatea dela. Horregatik sortu zuen Ikas-Bik aplikazio hau, orain eguneratua eta
EHIGE Gurasoen Elkartea
Tweets by EHIGE1
+ Ekitaldi guztiak ikusi
* Datu hau nahitaezkoa da
Berrikusi zure sarrerako ontzia edo spam-aren karpeta, harpidetza berresteko.