2022-2023 matrikulazio kanpaina

2022-01-12

2022-2023 ikasturterako matrikulazio kanpaina urtarrilaren 17tik 28ra bitartean zabalik egongo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan. EHIGEn Publikoa da bidea kanpaina jarri dugu martxan. Zuen bideoak, kartelak, ate irekien jardunaldiak eta prestatzen ari zareten materiala ezagutu nahi dugu. Informazioa irojo@ehige.eus helbidera bidali eta gure sare sozialetan zabalduko dugu. Ikusi hemen orain arte batu ditugun euskal eskola publikoen kartelen albuma.

Hona hemen Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikastetxe publikoetan izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak biltzen dituen agindua.

Hemen daukazue eskabideak aurkeztea eta onartuak izateko epeak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako:

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: urtarrilaren 17tik 28ra bitartean.
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 15ean.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 8an.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 15era arte.
  • Eskabidean atzera egitea: martxoaren 15era arte.
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoaren 22a.
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: martxoaren 29a.
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: apirilaren 22ra arte.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esteka honetan kontsulta dezakezue matrikulazio-prozesuari buruzko informazio guztia. “Ikastetxeen bilatzailea” atalean, ikastetxeen zerrenda bat aurkituko duzue lurralde historikoaren arabera, eta bilaketa pertsonalizatua egin ahal izango duzue, bizilekuaren eta ikastetxe bakoitzaren helbide-gertutasunarengatik baremoaren puntuak ezagutzeko.

Hemen duzue matrikulazio kanpainarako egin dugun kartela eta bideoa. Inprimatzeko bertsio zuria ere egin dugu.

Gogoratzen dizuegu edozein zalantza izatekotan zuen federazioarengana jo dezakezuela.