2021ean ere ez da egingo Gipuzkoako Eskola Txikien jaia

2021-06-01

Aizarnan ospatzekoa zen Gipuzkoako Eskola Txikien jaia bertan behera geratu da. 2020ko ekainean ospatu behar zen jaia 2021eko ekainera atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek baina “egoera ez da asko samurtu eta oraindik ez gaude festa egiteko egoeran”, adierazi dute.

Hala ere, hurrengo festa antolatzeko ardura duen Errezilgo eskolari testigua pasa eta Aizarnan bertan ekainaren 13an “ekitaldi xume eta herrira begirako bat” egitea erabaki dutela jakinarazi dute. “Gure komunitatean, gure burbuilan, ekitaldi xume bat egingo dugu, egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak beteta”.

2021ean jaia ospatuko ez den arren, 2022an “berriro ere lehengo dinamikari berrekiteko moduan izaten garen” espero dute antolatzaileek, eta eskola txikietako ikasle, irakasle eta gurasoak elkartzeko dinamika honi jarraipena ematen zaion.

Eskola Txikien prentsa oharra.