Not a member? Join today
Maiatzean, ikasturteko azken OOGak egingo dira, eta bere zereginetako bat 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegia adostu eta onartzea izango da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egutegia egiteko ebazpenak argitaratu ditu.
Bidezko Elikadurak, EHIGEk eta Gasteizko eskola publikoaren komunitateak sustatutako jardunaldi honetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Animatu eta etorri!
Pasa den martxoan aurkeztu genuen Patxi Zubizarreta idazlea eta Jokin Mitxelena marrazkilariaren eskutik sortu dugun “Munduketariak” ipuin ederra. Oraingoan, Ordiziako eskola komunitateak sortu duen unitate didaktikoa aurkezten dizuegu, lehen hezkuntzako 2. eta 3. ziklorako sortua.
Jon Maia izan da Ordiziako eskola publikoaren ardatzak jasotzen dituen letraren egilea eta abestiarena, ordea, Urdaneta eskolako guraso diren Kau Kori Kura. Bideoklipa Bira produkzioak-en sorkuntza lana izan da.
Urtero bezala, 100 €-ko laguntza jasoko duzue Euskal Eskola Publikoaren Jaira joateko antolatzen duzuen autobus bakoitzeko. Gogoratu aurten Ordizian ikusiko dugula elkar ekainaren 2an.
+ Berri gehiago ikusi
Orioko Zaragueta eskola publikoak atzo aurkeztu zuen “Balearen bidea”, ikasturtean zehar garatu den proiektua. Eskola-komunitateak asmatu eta diseinatu du herria erakusteko ibilbidea, Bizkaiko Golkoan harrapatutako azken balearen kontakizunarekin.
Bilboko eskola publikoko hogei bat guraso-elkartek manifestu bat aurkeztu dute Gazako gerraren amaiera eta milaka haur palestinarren sufrimenduarekin amaitzea eskatzeko.
Basauriko Udalak honako laguntza hauek argitaratu ditu hezkuntzaren arloan: Ikasleen guraso elkarteek, ikastetxeek eta ikasketa-kooperatibek egindako jarduerak: II-1684_eus.pdf (bizkaia.eus) Eskola liburutegiak eta jolastoki inklusiboak sustatzea: II-1687_eus.pdf (bizkaia.eus) Eskola-kirola sustatzea: II-1685_eus.pdf
Continue Reading
Zokozorri Guraso Elkarteak jolastokia naturalizatu eta espazioa eraldatzeko proiektu gisa aurkeztu zuen ekimena
Eskola Txikien Festa 1997ko ekainaren 8an izan zen aurreko aldian Adunan. Oso festa berezia izan zen herri osoak hartu baitzuen parte festa horretan. Adunak hartuko du aurten ere Eskola Txikien
Ikas Bi, Biga Bai, Seaska eta Euskal Haziak hezkuntza eragileak, EKE Euskal Kultur Erakundearen babesarekin, Euskal Herriko mapa ilustratu eta ludiko bat sortu dute euskara ikasten duten CM1eko haurrei (8-9
EHIGE Gurasoen Elkartea
Tweets by EHIGE1
+ Ekitaldi guztiak ikusi
* Datu hau nahitaezkoa da
Berrikusi zure sarrerako ontzia edo spam-aren karpeta, harpidetza berresteko.