Zabalik eskola bideak eta patioak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea

2025-10-29

2025-2026 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu da. Agindu honen xedea da, beraz, osasuna sustatzea eskola-mailako jarduketetan eta sektore sanitariokoak ez diren gainerako eremuetan.

Ikasleen guraso-elkarte eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Irakaskuntza Kooperatiben titularrei daude zuzenduta laguntza hauek eta aurten deialdiaren zuzkidura ekonomikoa 290.800 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2025ko azaroaren 28a izango da, eta elkarte bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du. Laguntzak 2025ko uztailaren 1etik 2026eko ekainaren 30era egiten diren hiru jarduera-mota hauek hartzen ditu kontuan:

  1. Eskola-bideak sortzea eta dinamizatzea, hau da, ikastetxera modu aktiboan (oinez, monopatinean, bizikletaz, etab.) modu seguru eta autonomoan joatea sustatzea.
  2. Parte hartzeko proiektuak gauzatzea, ikastetxeetako jolastokiak ikasteko, jolasteko eta mugitzeko espazio inklusibo bihurtzeko eta/edo dinamizatzeko, baita kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko, berdintasunean eta aniztasunarekiko errespetuan oinarrituta eta ikasleen eta haien familien behar eta interesetara egokituta.
  3. Familian ohiko jarduera fisikoa egitea bultzatzera bideratutako jarduerak sustatzea, hala nola mendi- edo bizikleta-irteerak, ibilaldiak irristailuetan edo familian egiteko jolas-jarduerak.

Oinarrizko informazioa eta tramitazioa egiteko informazioa lotura honetan aurkituko duzue.

Deskargatu agindua hemen.