Zabalik dago guraso elkarteentzako Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak eskatzeko epea

2025-09-22

Dagoeneko argitaratu da Eusko Jaurlaritzak guraso-elkarteei, federazioei eta konfederazioei zuzendutako dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza horien helburua da familiek ikastetxeetan parte hartzea eta lankidetzan aritzea

Izapideak egiteko epea irailaren 20tik urriaren 20ra arte egongo da zabalik, baina azken egunerako ez uztea gomendatzen dizuegu.

Kontuan izan:

  • 2024/09/1-2025/8/31 epean egindako jarduerak barne hartzen ditu.
  • Pasa den ikasturtean bezala, eskaera eta justifikazioa batera egin behar dira, egindako jarduerak azaltzen dituen memoria barne. Kontuan izan azalpen horretan, zehaztu egin beharko dela, batetik, zer neurri hartu diren inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegia bermatzeko, eta, bestetik, nola bideratu diren jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera:
    • Ikasleen osasun emozionala hobetzea
    • Bizikidetza positiboa
    • Jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea
    • Hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea, eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.
    • Programatutako helburuak zenbateraino lortu diren azaltzen duen informazioa

Eskatutako dokumentazioari dagokionez, dokumentu hauek prestatu behar dituzue (esteka honetako “Dokumentazioa” atalean aurkituko dituzue jarraibideak):

 

Dirulaguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • Identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
  • Dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde (fakturak eta ordainagiriak)
  • Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
  • Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
    • Eskabidea bete
    • Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
    • Eskabidea sinatu
    • Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Espedientearen egoeraren jarraipena eta egin beharreko aldaketak Nire karpetan egingo dira.

Dirulaguntzari buruzko dokumentazio guztia esteka honetan aurki dezakezue.

Gainera, eta beti bezala, gogoratu edozein argibide behar izanez gero zuen federazioarekin harremanetan jar zaitezketela.