Familientzako Eskola Digitala

2020-11-18

Azaroaren 25ean eta 26an, Eskola Digitalaren seigarren edizioa egingo dugu. Bertan, ikastetxe publikoak digitalizatzeko esperientzia berritzaileak ezagutuko ditugu (14, guztira), adituen hitzaldiak, tailer praktikoak eta mahai-inguru bat izango ditugu. Mahai-inguru horretan, osasun-krisiaren une honetan funtsezkoa bihurtu den gai honen inguruan interesatzen eta kezkatzen gaituenari buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu.

Jarduera guztiak bideostreaming bidez eskainiko dira. Familietan pentsatuz, programa espezifiko bat prestatu dugu arratsaldeko ordutegian, gure ustez interesgarrienak izan daitezkeen gaiekin:

Azaroak 25:

16:30. “Zein eskola nahi dugu? Hamarkada baterako erronkak” (Miguel Barrero). Hitzaldi honetan gure seme-alabek zer mundu aurkituko duten imajinatzen saiatuko gara, eta, horren arabera, zer nolako eskola behar duten orain ikasleek. [Informazio gehiago]

17:30. “Kalitatezko hezkuntza publikorako hezkuntza-denborak” (Euskal Eskola Publikoa Gaur, Bihar). Hitzaldi honetan, Ana Eizagirrek eta Xabier Mendizabalek honako gai hauek jorratuko dituzte: ikastetxean ikasgelatik kanpo egiten diren jardueren garrantzia, eskola-ordutegia, oporretako denborak, etab. Amaieran, eztabaidarako tartea izango da.

Azaroak 26:

16:30. “Zeintzuk dira eskola-hezkuntzaren erronka nagusiak? Zer eginkizun du digitalizazioak? ” (Carlos Magro). Hezkuntza-berrikuntzako eta estrategia digitaleko aditu honek eskolan eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan baliabide digitalak sartzeko orduan garrantzitsuak diren gaiei buruz hitz egingo digu. Iazko irailean MaƱuetan, Euskal Eskola Publikoaren Jaian, egin genuen “Eskolak eraldatzen” prestakuntza-jardunaldi arrakastatsuan izan genuen. [Informazio gehiago]

17:30: “Zer ikasi dugu pandemian etorkizuneko eskola publikoa eraikitzen lagunduko diguna?”. Mahai-inguru horretan, ama batek, irakasle batek eta eskola publikoko ikasle batek pandemian ikasitakoaz eta identifikatutako beharrez hitz egingo dute, etorkizuneko eskola publikoa eraikitzeko helburuarekin. Amaitutakoan, eztabaidarako tartea egongo da.

Izena eman: https://eskoladigitala.eus/izena-eman/

Ikusi hemen jardunaldien egitarau osoa: https://eskoladigitala.eus/egitaraua/