2023-24 ikasturte honetan eskola-jantokiekin lotutako hiru arlo landuko ditugu: kontratu berriak, sukaldeen eraikuntza eta araudi berria.

JANTOKI BATZORDEA
Jantoki Batzordea eskola-jantokia eraldatzeko eskura dugun tresna da. Nola sortzen den, nortzuk osatzen duten eta zein funtzio dituen jakin dezazuen, informazio-orri bat egin dugu.
ESKOLA-JANTOKIEN KONTRATUAK 2023
2023-24 ikasturte berriarekin batera, indarrean sartu dira kontratu berriak. Hauek gutxienez hiru urte eta gehienez 5 urte iraungo dute. Hemen dauzkazue enpresen zerrendak eta pleguen laburpena.

In situ
- In situ sukaldea duten Arabako ikastetxeen enpresa adjudikaziodunak
- In situ sukaldea duten Bizkaiko ikastetxeen enpresa adjudikaziodunak
- In situ sukaldea duten Gipuzkoko ikastetxeen enpresa adjudikaziodunak
- In situ ereduaren pleguen laburpena
Janari garraiatua
- Janari garraiatua Araba
- Janari garraiatua Bizkaia
- Janari garraiatua Gipuzkoa
- Janari garraiatuaren ereduaren pleguen laburpena
Mistoak
- Eskola-jantoki mistoak duten ikastetxeen enpresa adjudikaziodunak Bizkaian
- Eskola-jantoki mistoak duten ikastetxeen enpresa adjudikaziodunak Gipuzkoan
*Araban ez dago eredu mistorik

ARAUDI BERRIA
Egun indarrean dagoen araudia eguneratzeko prozesua abiatu du Hezkuntza sailak (2000ko martxoaren 22ko agindua). Hori dela-eta, ekarpen hauek egin ditugu:
EHIGE-K EGINDAKO MATERIALAK ETA EKARPENAK
ARAUDIA
- Jantokiak arautzen dituen agindua (2023/3/22).
- Jantokien funtzionamendua arautzen duen zirkularra (2021-2022tik aurrera).
- Araudi gehiago (Hezkuntza sailaren web gunea).