Hauek dira  BAIKARA FEDERAZIOAren antolaketa egituraren bi oinarri nagusiak:

 

1.- Gipuzkoako eskola publikoko ikasleen gurasoak, Gipuzkoako ikastetxe publikoetako Ikasleen Guraso Elkarteetan (IGEak) antolatzen dira.

 

Federatutako IGEak:

BAIKARAko bazkideek, Federazioaren kudeaketan eta erabakietan parte hartzeko aukera dute honako bide hauetatik:

 

  • Batzar Orokorra

Federazioaren organo gorena da, hark baitu honako gai hauei buruzko akordioak hartzeko eskumena: jardueren kudeaketa plana, aurrekontu ekonomikoa, Zuzendaritza Batzordea izendatzea, estatutuak aldatzea, IGE berrien bazkidetza onartzea, etab.

Federazioko bazkide diren IGE guztiek dute Batzarrean parte hartzeko eskubidea, eta Batzar Orokorrak urtean behin egiten du ohiko bilera. Azken urteetan, Zarautzen egin dira; azaroko lehen larunbatean izan da ohi dira.

 

 

  • Eskualdeko bilerak

IGEekin ahalik eta harremanik zuzenena izatearren, eta haiei beren iritzi eta proposamenak bideratzeko gune bat eskaintzearren, BAIKARA FEDERAZIOAk eskualdeko hiru bilera antolatzen ditu ikasturtean zehar; irailean, urtarrilean eta maiatzean izaten dira, oro har. Bilera horietan, hezkuntzari buruzko azken berriak ematen dira, eta IGEen interesekoak izan daitezkeen gaiak aztertzen dira. Era berean, eskualde bereko IGEen arteko trukerako eta topaketarako gunea ere izaten dira. IGEei bileretan parte hartzeko erraztasuna emate aldera, Gipuzkoako bederatzi herritan antolatzen dira eskualdeko bilerak: Arrasate, Azpeitia, Donostia, Eibar, Errenteria, Irun, Lasarte, Ordizia eta Zarautz.

 

 

2.- Federazioko langileengandik osatutako kudeaketa-egitura