Atzerrian hizkuntzak ikasteko 536 plaza deitu ditu Hezkuntza Sailak

2025-12-14

Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egiten duen Agindua argitaratu du Hezkuntza Sailak. Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago deialdia.

Eskabidea egiteko epea abenduaren 6tik urtarrilaren 5era, biak barne, egongo da zabalik, baina, beti bezala, azken egunerako ez uztea gomendatzen dizuegu.

Plaza kopurua

Guztira 532 plazatarako deialdia egin da, hain zuzen ere Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian 3 asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2025ko udan. Horrela banatzen dira plazak

  • Ingelesa Irlandan, 198 plaza.
  • Ingelesa Erresuma Batuan, 264 plaza + 4 plaza*
  • Frantsesa Frantzian, 50 plaza.
  • Alemana Alemanian, 20 plaza.

Nobedade bezala, 4 plaza gehiago gehitu zaizkie Erresuma Batuko plazei; plaza horiek 2025-2026ko deialdian «Eduardo Chillida» Matematika Olinpiadan lehen lau postuetan gelditzen diren DBHko 2. mailako ikasleentzat izango dira.

Deialdiko plaza bakoitzak honako kontzeptu hauek hartuko ditu barnean:

  1. a) Joan-etorriko bidaia, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetatik egonaldia egingo den herrialdeko tokiraino.
  2. b) Bi asteko egonaldia, ostatua eta mantenua (pentsio osoan).
  3. c) Hizkuntza-ikastaroa, barnean direla matrikula, eskola-materiala eta ostatuaren eta ikastaroa egiten den zentroaren arteko joan-etorrietarako garraioa.
  4. d) Bidaia-laguntzako, istripuetako eta erantzukizun zibileko aseguruak.
  5. e) Jarduera soziokulturalak eta kirol-jarduerak, arratsaldeetan eginak, eta egun osoko bi txango, asteburuetan eginak.
  6. f) Hala badagokio, beste gastu batzuk.

Ikasle adindunak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak. Ahal dela, bide elektronikoz egingo da eskaera, baina tramitazio presentziala ere egiteko aukera dago, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda.

Esteka honetan dago eskabidea, baita deialdiaren inguruko gainerako informazioa ere.