2023-24 ikasturte honetan eskola-jantokiekin lotutako hiru arlo landuko ditugu: kontratu berriak, sukaldeen eraikuntza eta araudi berria.


JANGELA ARDURADUNAK SARETZEN

2024ko martxoaren 15ean ā€œJantoki arduradunak saretzenā€ jardunaldia antolatu genuen HEIZErekin batera EHUren Bilboko Hezkuntza Fakultatean. 150 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten bertan.

Lehen zatian hiru esperientzia aurkeztu ziren:

  • ā€œEskola-jangela eraldatzeko proposamen pedagogikoakā€ (Salburua LHI).
  • ā€œJangela-batzordeen ahalmen eraldatzailea indartzeko tresnakā€ (Lan-taldean parte hartu duten ikastetxeak).
  • ā€œJangela-zerbitzuaren kontrola egiteko tresnakā€ (Eneko ViƱuela, Bidezko Elikadurako koordinatzailea).

Kafearen ondoren, bost lan-talde osatu ziren:

  • Espazio pedagogikoa.
  • Jantoki-arduradunen formakuntza.
  • Jantokiko begiraleen formakuntza.
  • Elkarbizitza.
  • Hizkuntza.

Amaitzeko, ebaluazio bat egin zen. Hemen ikus dezakezue jardunaldiaren sarrera, esperientzien-mahaia eta lan-taldeetan ateratako ondorioak.


JANTOKI BATZORDEA

Jantoki Batzordea eskola-jantokia eraldatzeko eskura dugun tresna da. Nola sortzen den, nortzuk osatzen duten eta zein funtzio dituen jakin dezazuen, informazio-orri bat egin dugu.


ARAUDI BERRIA

Egun indarrean dagoen araudia eguneratzeko prozesua abiatu du Hezkuntza sailak (2000ko martxoaren 22ko agindua). Hori dela-eta, ekarpen hauek egin ditugu:


ARAUDIA