Zabalik dago guraso elkarteentzako Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak eskatzeko epea

2026-09-01

Dagoeneko argitaratu da Eusko Jaurlaritzak guraso-elkarteei, federazioei eta konfederazioei zuzendutako dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza horien helburua da familiek ikastetxeetan parte hartzea eta lankidetzan aritzea

Izapideak egiteko epea irailaren 1etik urriaren 1era arte egongo da zabalik, baina azken egunerako ez uztea gomendatzen dizuegu.

Kontuan izan:

  • 2025/09/1-2026/8/31 epean egindako jarduerak barne hartzen ditu.
  • Pasa den ikasturtean bezala, eskaera eta justifikazioa batera egin behar dira, egindako jarduerak azaltzen dituen memoria barne. Kontuan izan azalpen horretan, zehaztu egin beharko dela, batetik, zer neurri hartu diren inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegia bermatzeko, eta, bestetik, nola bideratu diren jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera:
    • Ikasleen osasun emozionala hobetzea
    • Bizikidetza positiboa
    • Jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea
    • Hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea, eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.
    • Programatutako helburuak zenbateraino lortu diren azaltzen duen informazioa

Eskatutako dokumentazioari dagokionez, dokumentu hauek prestatu behar dituzue:

  • Memoria Ekonomikoa eta Fakturen Zerrenda (BERRIA!!)
  • Jardueren memoria. Egin diren jardueren azalpen laburra. Azalpen horretan, zehaztu egin beharko da, batetik, zer neurri hartu diren inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegia bermatzeko, eta, bestetik, nola bideratu diren jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea, eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna. Programatutako helburuak zenbateraino lortu diren azaltzen duen informazioa.
  • Fakturak eta ordainagiriak. IGEak kontratatutako langileen nominen kasuan, kontratuak edo Gizarte Segurantzako altaren ziurtagiria erantsi behar dira.
  • Ordezkaritza ematea. (Beharrezko kasuetan)

 

Dirulaguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • Identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
  • Dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde (fakturak eta ordainagiriak)
  • Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
  • Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
    • Eskabidea bete
    • Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
    • Eskabidea sinatu
    • Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Espedientearen egoeraren jarraipena eta egin beharreko aldaketak Nire karpetan egingo dira.

Hurrengo esteketan eskarga ditzakezue:

 

Gainera, eta beti bezala, gogoratu edozein argibide behar izanez gero jarri harremanetan zure federazioarekin.