EHIGEk Korrikarekin bat egingo du 3434 kilometroan

2026-03-23

Aurreko edizioetan bezala, EHIGEk Korrikarekin bat egingo du aurten ere. Oraingoan 3434. kilometroa egingo dugu (Hurtado Amezaga eta Ayala Kantzillerraren kaleen artean) martxoaren 29an 12:12k aldera.

Euskararen aldeko ekimen erraldoia da Korrika, Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko helburua dituena. Aurtengo edizioa Atharratzetik abiatu zen martxoaren 19an Euskara gara lemapean eta Bilbora helduko da martxoaren 29an, Euskal Herriko hainbat txoko bisitatu ondoren.

24. Korrikak, Errigora omendu nahi du, euskaratik, euskararentzat eta euskaraz lanean ari den ekimen herritarrari, egin duen eta egiten ari den lanarengatik, baita babesa adierazi eta aurrera jarraitzeko bultzada eragin ere.

EHIGEk eskola publikoko hezkuntza komunitate osoa Korrikan parte hartzera animatzen du, baita EHIGEk beste hezkuntza-eragile batzuekin batera egingo  duen kilometroan parte hartzera ere.

Euskara gara!