Gure haurrak ere badira egitasmoak manifestazio nazionala egingo du Bilbon urriaren 25ean

2025-10-13

Gure haurrak ere badira plataformak, Palestinako haurren alde sortutako ekimen solidarioak, elkartasun eguna eta manifestazio nazionala egingo ditu urriaren 25ean Bilbon, eta EHIGEtik parte hartzera animatu nahi ditugu Euskal Eskola Publikoko IGE eta hezkuntza komunitatea.

Manifestazioaz gain, egun horretarako hainbat ekimen antolatu dira. 12:00etan Palestinar historiaren inguruko hitzaldia egongo da Zirika gunean (Erronda kalea 12), 12:30etan Askatasun Doinua ipuin kontaketa Ekoetxean (Pilota kalea 5) eta 13:15etan, leku berean, Pailazoekin kalejira.

Arratsaldean, 17:30etan, manifestazio nazionala abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Manifestazioaren buruan pailazoak joango dira, Porrotxen gidaritzapean, ume talde batekin. Jarraian, pankartaren atzean mobilizaziora hurbildutako jende guztia joango da.

EHIGEk atxikimendua eman du eta manifestazioan parte hartzera animatzen ditu guraso elkarte guztiak.