Aizarnan ospatuko den 2020ko Eskola Txikien Jaiaren logoa aurkeztu dute

2019-11-20

Aizarnako eskolan lipdub bat grabatu dute 2020ko ekainaren 14an hantxe ospatuko den Eskola Txikien Festaren irudia izango dena aurkezteko.

Ekaineko bigarren igandean ospatzen da Gipuzkoako Eskola Txikien festa eta 2020ko festa Aizarnan izango da. Aizarnako eskolak urteak darama eskola txikien festaren antolakuntzan laguntzen, baina 2020an festa bertan ospatzen den lehen aldia izango da.

Aizarnak egun 200 biztanle inguru ditu, eta eskola txikien sarean, beraiena “txikietan txiki” da. Izan ere, 2018-2019 ikasturtean, bi eta hamabi urte arteko 30 ikasle izan ditu Aizarnako eskolak.

Eskola txikien garrantzia aldarrikatzeko eta herrietako eguneroko bizitzan duten eragina azpimarratzeko asmoz antolatu ohi dute urtero Gipuzkoako Eskola Txikien festa.

Ikusi hemen Aizarnako eskolan grabatutako lipduba.