Garraioa eta aparkalekuak Euskal Eskola Publikoaren Jaian

2025-05-26

Gero eta gutxiago falta da ekainaren 1ean Urduñan ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren Jaian elkar ikusteko. Urtero bezala, Jaiara joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du EHIGEk.

Aurten Bilbotik joateko modurik erosoena Renferen zerbitzua erabiltzea da, Abandotik Urduñara. Hemen kontsultatu ditzakezue Jaiko egunean egongo diren zerbitzuak. Gogoratu Jaia 11:00etan hasiko dela.

Eskolatik eta guraso elkartetik trenez joateko talde handia sortuko baduzue, Renferi abisua pasatzea gomendatzen dizuegu, telefono honetara (944879256) deituta eta Jaiako egunean hartuko duzuen trena adierazita. Izan ere, horrela trenean guztientzako lekua dagoela bermatuko dugu, bagoi gehiago jarriko dituelako Renfek.

Dena den, autobusez joatea nahiago baduzue gogoratu EHIGEk 100 euroko dirulaguntza emango dizuela IGEak antolatzen duen autobus bakoitzeko. IGEek antolatutako autobusek zezen plazan utzi eta jasoko zaituztete.

Jai egunean kotxeak industrialdean aparkatu beharko dira eta autokaranentzako lekua ere egongo da Nafarroa kaleko amaieran dagoen parkinean. Gune horretan iturria egongo da baina komuna husteko zezen plazako parkinera joan beharko da.

Aparkalekuetako boluntarioek uneoro lagunduko dizuete. Begiratu aparkalekuak hemen.

Ekainaren 1ean, denak Urduñara!

Errotu!