IES BALMASEDA BHI

IES Balmaseda BHI, 1968an sortua, DBH eta Batxilergoa ematen dituen Enkarterriko ikastetxe publiko bakarra da. Ondorioz, gure ikasleen jatorria desberdina da DBH edo Batxilergoa izan. Lehenengoak, batez ere, Balmasedako Mendia HLHIkoak dira, eta, neurri txikiagoan, Turtzioz eskolakoak eta Angel Larena HLHIkoak (Artzentales). Batxilergoaren kasuan, ikasleak Enkarterri guztietatik datoz: Balmaseda BHItik bertatik, Eretza Berri IPItik (GueƱes), Zalla BHItik (Zalla), Karrantza BHItik (Karrantza) eta Zubi-Zaharra Ikastola HLBHIPtik. Bi eraikinetan kokatuta gaude: DBHko 1, 2 eta 3. mailan goiko eraikinean eta 4. eta Batxilergoa beheko eraikinean.

IES Balmaseda BHIko Hezkuntza Proiektuan jasota dagoen bezala, ā€œpertsona guztien hezkuntza, eskubide bat da. Horrexegatik, ekitatearen eta justizia sozialaren ikuspegitik, uste dugu hezkuntzak aukera-berdintasuna eman behar duela, inolako diskriminaziorik gabe (jatorria, generoa, kultura, maila ekonomikoa, gaitasuna edo ideologia), eta desberdintasun ekonomiko, sozial, kultural eta pertsonalak eraldatzeko zeregina izan behar duela. Hezkuntza-komunitateko kide guztiak, inklusioaren printzipioak gidatuta, ikasle bakoitzak ahal duen guztia ikas dezan saiatuko dira, ahalik eta gehien bikaintasun-mailara iritsiz. IES Balmaseda BHI erreferentziazko zentroa da Enkarterrin, euskalduna, garapenerako eta jasangarritasunerako motorra eta konprometitua eskualdean, eta ardatz nagusiak aniztasuna integratzea eta hezkidetza edo berdintasunerako hezkuntza bermatzea diraā€.

 

Itzuli