CIFP AGRARIO ARKAUTE/ARKAUTE NEKAZARITZA LHII

Nor gara gu?

Arkaute Nekazaritza LHII Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa gara, eta nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin, lorezaintzarekin eta paisajismoarekin lotutako erdi eta goi-mailako zikloak ematen ditugu. Era berean, enplegurako prestakuntza eskaintzen dugu: Lanbidek diruz-lagundutako profesionaltasun-ziurtagiriak eta erakunde publikoek eta sektoreko enpresek eskatutako nahierako ikastaroak ere. Berrikuntza-estrategia gure filosofiaren parte da, eta horrela, erronketan oinarritutako lankidetza-ikaskuntzako metodologiak ezarri ditugu, eta irakaskuntza digitalizatzeko prozesu batean murgilduta gauden aldetik, prestakuntzari aplikatutako teknologia duen gela adimendun bat hornitu dugu. Ekonomia zirkularreko, gizarte-integrazioko eta generoko proiektuak lantzen ditugu, bai eta praktika ekologikoak eta iraunkorrak sustatzeko eta zabaltzeko jardueretan parte hartu ere. Prestakuntza praktikoa lantzeko, lorategiak eta berdeguneak, aire zabaleko eta berotegietako baratzeak, nekazaritza estentsiborako eta belardietarako 10 hektarea,Ā  eta abeltzaintza ustiategi txiki bat ditugu. Gure ikasleek laneratze-maila handia dute, eta ekintzailetzari laguntzeko zerbitzu propioaren bitartez enpresak sortzea bultzatzen dugu.

Itzuli