2025-2026 ikasturterako curriculum-materialen programa
2025-07-02
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturterako material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programaren ebazpena argitaratu berri du. Programa eskola publikoetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiei zuzenduta egongo da (pasa den ikasturtean sartu ziren programan DBH3 eta DBH4).
Material didaktikoak eta curriculuma garatzeko baliabideak dira programaren xede, inprimakiak edo euskarri digitalean, bai eta material horiei lotutako lizentzia digitalak ere.
Programa hiru lerroren bidez finantzatuko da:
- Inprimatutako materiala berrerabiltzea.
- Material didaktikoa eskuratzea, edozein formatutan.
- Erabilpen orokorreko curriculum-materiala, edozein formatutan.
Ikastetxeak aukeratutako curriculum-materiala horrela finantzatuko da:
Lehen Hezkuntza
– 1. eta 2. mailak: Hezkuntza Sailak 35€ jarriko ditu ikasle bakoitzeko, eta familiak 27€.
– 3. eta 4. mailak: Sailak 35€ jarriko ditu ikasle bakoitzeko, eta familiak 30€.
– 5. eta 6. mailak: Sailak 35€ jarriko ditu ikasleko, eta familiak 31€.
Bigarren Hezkuntza
– 1. maila: Sailak 103€ jarriko ditu ikasle bakoitzeko, eta familiak 41€.
– 2, 3 eta 4. mailak: Sailak 103€ jarriko ditu ikasle bakoitzeko, eta familiak 45€.
Garrantzitsua:
- Ikastetxeko Eskola Kontseiluak erabakiko du nola banatuko duen, zentroan ematen diren irakaskuntza-maila ezberdinen artean, ikasleek eta Hezkuntza Sailak emandako kopuruen guztizko batura, bai eta gastu-kontzeptuak zeintzuk izango diren ere, material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei dagokienez.
- Egindako gastuaren guztizko zenbatekoak lehen aipatutako guztizko batura gaindituko balu, Ikastetxeko Eskola Kontseiluak ikertuko eta ezarriko lituzke ikastetxeko ikasleen gaitasunak eta heziketa-proiektua garatzeko egokienak diren ordainketa formulak.
Deskargatu ebazpena hemen.