Denon Eskola formakuntza: “Emozioen kudeaketa familian II”

Ikastaroa EDIRENek  gidatuko du eta ordu t´erdiko saio bi izango ditu (tokia 12 pertsonarentzat, izena eman ahala beteko direnak): Euskaraz ekainak 1 eta 8an Denon Eskolaren egoitzan 18:30etan. Gazteleraz ekainak 3 eta 10ean Denon Eskolaren egoitzan 18:30etan. Informazio gehiago hemen.

BIGE formakuntza: Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak

Urtero bezala, BIGEk Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari buruzko prestakuntza eskainiko du. Aurtengo nobedadeak azalduko dira, baita eskaera egiteko eta justifikatzeko egin beharreko urratsak ere. Gaztelaniazko prestakuntza: ekainak 15, asteartea, 17: 30etan Euskarazko prestakuntza: ekainak 17, osteguna, 17: 30etan Gehienez bi lagunek eman ahal izango dute izena elkarte bakoitzeko.  

BAIKARA: “OOG Formakuntza saioa”

Irailaren 27an, astelehena, 17:30ean, Goierriko ikastetxeetako guraso-elkarteetarako prestakuntza-saioa eskainiko du Nekane Jacinto Baikarako prestakuntza-arduradunak on line

Baikara Formakuntza:

Irailaren 28an (asteartea), 17:30ean, Eskola Kontseiluak prestatzeko saio bat eskainiko du Nekane Jacinto Baikarako prestakuntza-arduradunak, Debagoieneko eta Debabarreneko ikastetxeei zuzendua.

BIGE formakuntza: Facebook tailerra

BIGEk doako tailerrak egiteko aukera eskaintzen die federatutako elkarteei: Facebook, Instagram eta Canva. Tailer hauek online egingo dira, 17:30etik 19:30era. Irailaren 30ean Sortu Guraso Elkartearen Facebook-eko profila tailerra egingo da, zuen Guraso Elkartearen Facebook orria modu eraginkorrean konfiguratzen eta kudeatzen ikasiko dugu. Informazio guztia eta izen ematea hemen.