GOZO I. Nazioarteko Jardunaldiak ospatuko ditugu Bilbon, munduko hainbat izkinetan martxan dauden praktika onei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko espazioa. Urriaren 2, 3 eta 4ean eskola elikadura osasuntsuagoa eta jasangarriagoa sustatzen duten politika publikoak, eragile eraldatzaileak eta esperientzia pedagogikoak ezagutuko ditugu.
Euskaraz ez dakiten gurasoentzat kezka handia izaten da eskolako lanen gaia seme-alabei ikasketa prozesuan ezin izango dietela behar bezala lagundu beldur baitira. Hori dela eta, hitzaldi bat antolatu dugu urriaren 10rean 15:15etan Bilboko Kontxa Eskolan.
Irakaskuntza Publikoko Eskualdeetako Hizkuntzen Federazioak (FLAREP) “Eskualdeetako eta itsasoz haraindiko hizkuntzak, hezkuntza nazional berriaren ahaztutakoak” izeneko 33. solasaldiak ospatuko ditu Donibane Lohitzunen urriaren 19tik 21era. EHIGEko kide den Ikas-bi FLAREPen barruan dago eta urtero kongresuak egiten dituzte, oraingoan Euskal Herrian.
La Escarabillera IGEa eta BIGE Gurasoen Elkartea zuengana zuzentzen gara teknologia berrien erabilpenaren inguruko formazio saio batera gonbitea luzatzeko. Saioa urriaren 22an izango da Basauriko Bizkotxalde HLHIn. Animatu zaitezte! Informazio guztia hemen.
Boletin hau bidali dizugu gure harpiditze procesuan baimendu duzulako. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoaren xedera, boletin honetan dauden izaera pertsonaleko datuak Confederación Ehige – Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea – en daudela jakinarazten dizugu. Tratamendu horren xedea da hautatutako buletina kudeatzea. Gogorarazten dizugu eman dizkiguzun datuetara sar zaitezkeela, eta beharrezko den kasuetan haiek zuzendu, aurka egin edo ezabatu ditzakezula, gorago aipatutako Legeak ezarritako terminoetan.
Boletin honetan baja izateko click honen bitartez egin dezakezu.