Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Sarea sortzen II, eskola-jangelak eraldatzea helburu duten ekimenen topaketa

2022-06-25 @ 10:30 - 14:30

Gure Platera, Gure Aukera ekimenak Sarea sortzen II eskola-jangelak eraldatzea helburu duten ekimenen topaketa egingo du ekainaren 25ean Bergarako San Martin Eskola Publikoan. Topaketa presentziala izango da eta parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da (ekainaren 23a izango da izena emateko azken eguna). Helburua egungo egoerari buruzko informazioa, ideiak, erronkak, aukerak eta energiak partekatzea izango da eta eskola-jangela eredu-aldaketan inplikatuta dagoen edo inplikatzeko asmoa duen pertsona edo kolektibo orori zuzenduta egongo da.

Topaketa egungo egoeraren azalpen batekin hasiko da. Ondoren mahai tematikoak hauek egingo dira:

  • Sukaldeen mahaia (eskoletan sukaldea eraikitzea nahi dutenei bideratuta)
  • Proiektuen mahaia (beraien eskoletan bertoko eta sasoiko produktuak nahi dutenentzat)
  • Elikagai eta menuen mahaia (eskoletan beraien produktuak sartu nahi dituzten ekoizleei eta menuen inguruan interesa dutenei bideratuta)
  • Mahai pedagogikoa (jangeletan lan egiten duten hezitzaileei eta begiraleei bideratuta).

Amaitzeko, bazkari-pikoteo bat eskainiko da. Topaketa euskaraz izango da baina behar dutenek itzulpen zerbitzua izango dute, gainera txikigune zerbitzua eskainiko da ere haurrekin datozen gurasoentzat.

Details

Date:
2022-06-25
Time:
10:30 - 14:30

Venue

Bergara