Kataluniako hezkuntza-politika eta, zehazkiago, Síndic de Greugesek 2012an bultzatutako Eskola-segregazioaren aurkako Itunaren ondorioz abian jarritako eskola-segregazioaren aurkako neurriak, EAErako inspirazio-iturri izaten ari dira.
Eztabaida honi ekarpena egiteko asmoz eskola publikoaren interesetatik, eta bi lurraldeen arteko ezberdintasunak alde batera utzi gabe, “Eskola-segregazioaren aurkako neurriak Katalunian” jardunaldia antolatu dugu Ordiziako Urdaneta eskola publikoan martxoaren 27an 18:30etan. Bi helburu nagusi ditu jardunaldi honek:
Lidón Gasull izango da hizlarua, giza eskubideetan aditua den abokatua eta aFFaCeko zuzendaria da. Kataluniako ikasleen familien elkarte federatuak ikastetxe publikoetako 2.400 guraso-elkarte ordezkatzen ditu.
Animatu zaitezte!