Guraso eskola informaziorako eta prestakuntzarako lekua da, eta seme-alaben hezkuntza-prozesuan familiei orientazioa eta laguntza ematea du helburu.Doako programa da, nahierara egina, hau da, talde bakoitzaren beharretara egokitua. Saioak presentzialak izan ohi dira, eta ikastetxean bertan egiten dira, parte-hartzaileek adostutako ordutegian.
Arangoiti Eskolako saioak presentzialak izango dira, ostiraletan 14:45etan.
Zuen elkarteak oraindik programan parte hartzen ez badu eta interesa baduzue, gurekin harremanetan jar zaitezkete iuria@bige.eus helbide elektronikoan edo 944169360 telefonoan.