CPI JUAN ZARAGUETA HERRI ESKOLA IPI

Zaragueta eskolaren ezaugarriak: Euskalduna, oriotarra, naturan txertatua, eskola komunitatean ardaztua, plurala eta inklusiboa, hezkidetza bultzatzen duena, berritzailea eta askoz gehiago!

  • Euskalduna: Gure eskola euskalduna da, beraz, euskara da gure eguneroko bizitzako eta ikasketetako hizkuntza nagusia.
  • Oriotarra: Pertsonak bere garapen integrala garatu dezan inguruan txertatuta sentitzea ezinbestekoa da.
  • Naturan txertatua: Zaragueta ikastetxea ingurune berde, hori eta urdin baten erdian dago.
  • Eskola komunitatean ardaztua: Zaragueta eskolaren ardatz nagusia hezkuntza komunitatea da.
  • Plurala eta Inklusiboa: Aniztasuna bultzatzen duen eskola da, ume guztien izaera, iritziak eta agerpenak onartzen dituena. Hezkuntza inklusiboaren testuinguruan, haur eta ikasle guztien beharrak aintzat hartzen ditugu eta kasuan kasuko erantzuna ematen zaie, betiere aniztasunaren zaintza ardatz izanik eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren printzipioei jarraituz.
  • Hezkidetza bultzatzen duena: Pertsonen garapen integrala maila guztietan lortu nahi dugu: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala. Tratu onetan oinarritutako bizikidetza sustatzen dugu.
  • Berritzailea: Eskolaren jardueran, irakasleen prestakuntza prozesu iraunkorra da.
Itzuli