CIFP KARDALA LHII

“Kardala LHII: Akuakultura Eskola” Lanbide Heziketako ikastetxe integratu publikoa da eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko LH sailburuordetzak duen Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen sarean barneratua dago.

Ikastetxea 2015-eko irailean sortu bazen ere, Mutriku BHI-n 2004-a geroztik ezarrita zegoen Goi Mailako Akuakultura Zikloaren oinordeko zuzena da.

Gaur egun  ikastetxeak hezkuntza zein laneratze eskuduntzak ditu akuakultura arloan eta bere instalakuntzen hedatze eta egonkortze prozesuan murgilduta dago.

Berariazkoak dituen formakuntzez gain, ikastetxeak proiektu pedagogikoetan eta akuakultura arloko ikerketa proiektu aplikatuetan ere parte hartzen du; baita Erasmus + programan ere.

Itzuli