CEIP TXURDINAGA HLHI

Gure eskolako hezkuntza eredua konpetentzia eta baloreen garapenean oinarrituta dago.

Haurra bere osotasunean hartzen du ardatz eta haren arlo guztien garapena lortu nahi du: gogamena, gorputza, afektibitatea, norberaren identitatea eta giza-harremanen eremua.

Hezkuntza ereduak curriculumaren arlo guztiak bideratzen ditu. Horren bidez zenbait balore eta jarrera eraikitzen lagundu nahi diegu gure ikasleei hezkuntza oso bat eskaini.

Gure ikasleei prestakuntza akademiko eta kultural zehatz, eguneratu eta kalitatezko bat eskaini nahi diegu, baina hori guztia ez litzateke nahikoa izango baloreetan oinarritutako hezkuntza sendo baten ardaztuta egongo ez balitz.

Itzuli