CEIP SAN ANDRÉS HLHI

San Andres Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe publikoa da eta Eibar hiriaren erdigunean kokatzen da, Bidebarrieta kaleko 34 zenbakian.

Ikastetxea 1964an zabaldu zen eta gaur egun bi lerroko ikastetxea da.  Haur eta Lehen Hezkuntza eskaintzen da eta D hizkuntza-ereduan ematen ditu eskolak; hau da, bai irakasteko bai komunikatzeko euskara erabiltzen du hizkuntza nagusitzat.  Egun 450 ikasle eta 45 irakasle inguru ditu.

Ikastetxearen ezaugarririk nagusiena 2000 urtetik aurrera proiektuetan oinarritutako metodologia da. Metodologia honen bitartez, ikasleek eskuratu beharreko konpetentziak, mundua, eskola eta eguneroko inguruneko egoera eta erronka erreal eta praktikoekin lotzen ditugu. Metodologia honen garapena proiektu bat burutzean ematen da. Proiektuen garapen honetan, ikasleak protagonistak dira, aktiboki taldeka lan eginez eta proiektuaren azalpenarekin bukatzen dena.

Itzuli