CEIP ODÓN DE APRAIZ IKASTOLA HLHI

Ikastetxe euskaldun, publiko eta laiko bat da Odon de Apraiz, Gasteizko Zaramaga langile auzoan kokatuta dagoena. 1985eko urriaren 25ean sortu zen, Odon de Apraiz euskaltzale eta irakasle gazteiztar ezagunaren omenez.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak biltzen ditu eta D ereduan ikasten dute bi lerrotan banatuta.

Gure ikastetxea, gurasoz, ikaslez eta langilez osatutako herri-onurako hezkuntza-komunitate euskaldun bat da, eta gaur egun auzoan dagoen aniztasunari  erantzun bat ematen saiatzen gara. Gure helburua inguruan kalitatezko euskal hezkuntza publikoa eskaintzea da.

Itzuli