CEIP MUJIKA HLHI

Mujika eskola D ereduko eskola txiki bat da, ikasturte bakoitzeko gela batekoa. Eskolak bizikidetza positiboa sustatzen du, eta ez du bizikidetzaren aurkako portaerarik onartzen. Horrek hurbiltasuna sortzen du familiekiko eta ikasleekiko. Auzoko eskola izan nahi dugu, euskalduna, anitza eta inklusiboa, sentsibilitate guztiak barne hartzen dituena. Hezkidetza eta kulturartekotasuna zaintzen ditugu.

Eskolaren 4 ardatz nagusiak honako hauek dira: euskara, Hezkidetza, Kulturartekotasuna eta Aniztasuna.

Itzuli