CEIP MIGUEL DE CERVANTES HLHI

Miguel de Cervantes eskola Gasteizko Ariznabarra auzoan dagoen eskola publikoa da.

Eskola nahiko txikia da gurea, bi lineakoa eta ratio nahiko bajuekin. Bi eta hiru urteko geletan lerro bakarra dugu.

Haur Hezkuntzan Mugimendu autonomoa metodologiarekin egiten dugu lan, ikasleen interes eta erritmoak errespetatzeko helburuarekin.

Lehen Hezkuntzako lehen zikloan Mugimendu autonomoarekin jarraitzen dugu ordu batzuetan Haur Hezkuntzarekin zubia egiteko eta ikasleen mugimendu beharrei erantzuteko. Horretaz gain, idazketa-irakurketa prozesua lantzeko material propioa erabiltzen dugu.

Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloan, aldiz, proiektu kooperatiboen bidez egiten dugu lan, era diziplinarteko batean.

Matematiketan ere aldaketa sakona ematen ari gara eta Haur Hezkuntzatik hasita ABN metodoa aplikatzen hasi gara, matematika era manipulatiboan lantzeko.

Dagozkion Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak

Zabalgana BHI

Itzuli