CEIP LUIS EZEIZA HLHI

Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskola Eskoriatza herriko erdigunean dago eta 2 eraikuntzez osatuta dago: bata LHko eraikuntza eta bestea HHkoa. D ereduko eta lerro bakarreko eskola da. Bi etapa eskaintzen ditu: Haur Hezkuntza, 2 urtetik 6 urtera arte eta Lehen Hezkuntza 6 urtetik 12ra. Guztira, gaur egun, 133 ikasle matrikulatuta daude. HH-n ikaslegoa bi ziklotan banatzen da eta LH-n, 3 ziklotan.

Luis Ezeiza Herri Eskolako ikasleak Leintz Gatzagakoak eta Eskoriatzakoak (bai herrigunekoak bai elizateetakoak) dira. Gehienak herrigunekoak dira, ondoren Leintz Gatzagakoak eta, gutxienak, Eskoriatzako elizateetakoak. Bai Leintz Gatzagakoek bai Eskoriatzako auzoetakoek garraioa dute dohain, baita diruz lagundutako jangela-zerbitzua ere.

Itzuli