CEIP GEROA IKASTOLA HLHI

Geroa Getxoko Andra Mari auzoan dagoen ikastola publikoa da. Lerro bakarrekoa. Auzunearen erdian egonik, gurean inguruko ikasleak eskolatzen dira ( aurten 238 ) eta horregatik ez da garraio zerbitzurik behar.

Azpiegiturei dagokionez, eremu berean dauden bi eraikin ditugu, etapa bakoitzeko bana, jolasguneek et berdeguneek banatzen dituztenak. Eraikin nagusia LHkoa da; berton daude zerbitzu orokorrak, Ingeles, Musika, Plastika eta Informatika gelan, Liburutegia eta Gimnasioa. Haur Hezkuntzan psikomotrizitate gela dago. Horrez gain, balioanitz areto handia dago. Eta etapa bakoitzeko jangela bana.

Hezkuntza proiektuari erantzuteko hainbat proiektu garatzen dira. Besteak beste, Egitasmoen bidezko ikaskuntza, Digitalizazio Plana indarrean LH osoan dagozkion baliabide digitalekin, Ulibarri, Ingurumen eta Eskola Baratza proiektuak… Euskal kulturari lehentasuna emanez,ekintza osagarri ugari egiten dira, egonaldiak eta barnetegiak barne. Guraso Elkarteak kudeatutako eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz soilik eskaintzen dira.

Sarri Guraso Elkarteak ikastolako familia guzti-guztiak biltzen ditu. Honek kudeatzen ditu ere Gela Goiztiarra eta, jarraipeneko ordutegiko egunetan, arratsaldeko ludoteka.

Ordutegi lektikoa: 09:00-12:30 eta 15:00-16:30

Itzuli