CEIP BAGATZA HLHI

Gure ikastetxea, CEIP Bagatza HLHI, Barakaldo udalerrian, Bilboaldeko Ezkerraldean kokatuta dago, Sta. Teresa-Bagatza auzoan hain zuzen ere.

Eusko Jaularitzako Hezkuntza sailaren menpeko ikastetxe publikoa da. Mailako bi lerro daude. Gaur egun, Haur eta Lehen HezkuntzakoĀ  3. mailara arte D eredua eta Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara B eredua garatzen dugu.

Gure ikastetxea bi eraikuntzetan banatuta dago, beraien arteko distantzia 200 m-koa delarik. Batek Haur Hezkuntzako 8 unitate ditu eta beste batek Lehen Hezkuntzako 13 unitate.

Gure eskolaren ardatz nagusia inklusibitatean oinarritzen da, gure gizarteak planteatzen dituen hezkuntza beharrei erantzuteko.

Ikasle guztien berdintasuna sustatzen dugu, beren bizitza-proiektuan lagunduz, kalitatezko irakaskuntza eta bizikidetza positiboa bermatuko duten partaidetza-dinamikak abian jarriz.

Itzuli