INSTITUTO VASCO DE EDUCACION A DISTANCIA (UHEI-IVED)

UHEI-IVED ikastetxeak Bigarren Hezkuntzako graduatua eta Batxilergo tituluak eskuratzeko aukera ematen du, urrutiko erregimenean. Ikastaroak online jarraitu ahal dira, edo Bilbo, Donostia eta Gasteizko egoitzetan ematen diren tutoretzetara bertaratuz. Eskaintza gehienbat helduei zuzentzen zaien arren, hainbat arrazoiengatik hezkuntza ikuskaritzak baimendutako adin txikiko ikasleak ere badaude. Batxilergoan ikastetxe presentzialetan matrikulatuta dauden ikasleek, bestalde, gurean ikas dezakete haien jatorrizko ikastetxean eskaintzen ez zaien modalitateko ikasgairen bat. Informazio gehiago www.uhei.eus webgunean.

Itzuli