Galdetegia

2020-03-24

Bizi dugun aparteko egoera honetan, ahal den modurik egokienean atenditu nahi ditugu zure kezkak, eta laguntzea gure esku ez dagoenean zuen ardurak dagokionari helarazi. Horretarako, galdetegi bat sortu dugu, zuen inguruabarrak, kezkak eta kexak ezagutzeko, mesedez galdera guztiak bete.

Zure seme-alabak hezkuntza maila desberdinetan baldin badaude, inkesta desberdinak betetzea gomendatzen dizugu, izan ere, beste zailtasun mota batzuk aurkituko dituzue bidean eta. Lasai bete dezakezu, konfidentzialtasun osoz tratatuko bait ditugu datu guztiak.

Inkesta hau ikastetxe publikoetako familientzako da soilik.

Zein probintziatan zaude?
Adierazi zein hezkuntza mailan dauden zure seme alabak (Nahi baduzu, aipatu zure seme-alaben ikastetxearen izena):

Seme-alabak etxean daude ikastetxeak itxi ondoren, nola ari zarete kudeatzen egoera familia moduan?

Nolakoa da eskolarekin eta irakasleekin duzuen harremana?
1 out of 4
Nola jaso dituzue egin beharreko ariketak?
Errutina eta eskola ordutegia mantzen ari zarete? Nola?
Eskolako lanak etxetik egiteko baliabideak dituzue? (ordenagailua, interneterako sarbidea...)
2 out of 4
Zeintzuk dira topatu dituzuen arazorik edo zailtasunik nabarmenenak?
Nola ari zarete lantzen aisialdia eta alde emozionala?
Nola daramazue kontziliazioa? Nola antolatzen zarete?
3 out of 4
Zuzenean hezkuntza sailburuordearekin hitz egiteko aukera izango bazenu, zer eskatuko zenioke?
Egoera honetan egonda, zerk kexkatzen zaitu gehien?
Beste zerbait konpartitu nahi duzue gurekin?
4 out of 4