Latest Past Events

Formakuntza: nola lagundu gure seme-alabei etxeko lanekin euskera ez badakigu?

Kontxa Eskola Calle General Concha, 18, Bilbao

Euskaraz ez dakiten gurasoentzat kezka handia izaten da eskolako lanen gaia seme-alabei ikasketa prozesuan ezin izango dietela behar bezala lagundu beldur baitira. Hori dela eta, hitzaldi bat antolatu dugu urriaren 10rean 15:15etan Bilboko Kontxa Eskolan.

GOZO I. Nazioarteko Jardunaldiak

Itsasmuseum Bilbao​​ Ramón de la Sota Kaia, 1, Bilbao

GOZO I. Nazioarteko Jardunaldiak ospatuko ditugu Bilbon, munduko hainbat izkinetan martxan dauden praktika onei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko espazioa. Urriaren 2, 3 eta 4ean eskola elikadura osasuntsuagoa eta jasangarriagoa sustatzen duten politika publikoak, eragile eraldatzaileak eta esperientzia pedagogikoak ezagutuko ditugu.

Begiraleen kontratazioari buruzko jardunaldia Bilbon

Datorren irailaren 26an, arratsaldeko 5.30etan, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa-n begiraleen kontratazioari buruzko jardunaldian itxarongo zaituztegu. Zuen elkarteak monitoreak kontratatzen  baditu, BIGEren bitartez, garrantzitsua da etortzea. Ikasurte honetan berrikuntzak ditugu kontratazioan eta araudia errepasatuko dugu. Beste kontratazio motaren inguruko zalantzak ere argituko ditugu.