CEIP ELEJABARRI HLHI

Elejabarri ikaskuntza-komunitatea Tolosa kaleko 6. zenbakian dago, Bilboko Errekalde auzoan. Oraingoz, Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak eskaintzen ditu. Gaur egun, eskolan hainbat hezkuntza-proiektu garatzen dira:

  • Jarduera akademiko arrakastatsuak (talde interaktiboak, solasaldi dialogikoak eta gatazkak konpontzeko eredu dialogikoa).
  • Esku-hartze Globaleko Proiektua, familien eta eragile hezitzaileen esku-hartzea ikasgeletan sustatuz.
  • Hezkuntza Sailak bultzatutako hainbat proiektu: STEAM, NOLEGA, 2030 agenda.
  • Eskola-ordutegia luzatzea: bidelaguna, tutoretzapeko liburutegia, arabierazko eskolak, abesbatza, partekartuz eta euskal pilota.
  • Elejabarri ikaskuntza-komunitate bat da, eta instalazio txiki eta zabalak ditu. Horri esker, ikasleei eta familiei arreta indibidualizatuagoa eskaintzeko aukera dugu.
Itzuli