Zabalik eskola bideak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea

2021-09-20

2020-2021 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu da. Ikasleen guraso-elkarte, ikasle-elkarte eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Irakaskuntza Kooperatiben titularrei daude zuzenduta laguntza hauek.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2021eko urriaren 18a da, eta elkarte bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du. Laguntzak hiru jarduera-mota hauek hartzen ditu kontuan.

  1. Eskola-bideak sortzea eta dinamizatzea, hau da, ikastetxera modu aktiboan (oinez, monopatinean, bizikletaz, etab.) modu seguru eta autonomoan joatea sustatzea.
  2. Ā Patioak berdintasun-harremanen eraikuntzan oinarritutako espazio inklusibo bihurtzeko eta dinamizatzeko proiektuak garatzea.
  3. Familia arteko jarduera erregular fisikoa sustatzea.

Iaz salatu genuen deialdi honetako diru-hornidura ez zela nahikoa, aurkeztutako 84 proposamenetatik 66 laguntzarik gabe geratu baitziren. Aurten, 94.000ā‚¬tik 136.000ā‚¬ra igo da zenbatekoa, eta, behar guztiak beteko ez dituen arren, urrats txiki bat da.

Oinarrizko informazioa eta tramitazioa egiteko informazioa lotura honetan aurkituko duzue.

Deskargatu agindua hemen.