Zabalik eskola bideak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea

2020-10-05

Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak eskatzeko epea azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Ikasleen guraso-elkarteei, ikasle-elkarteak eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Irakaskuntza Kooperatiben titularrei daude zuzenduta laguntza hauek.

Laguntza horien helburua bikoitza da. Alde batetik eskola-bideak sortu eta dinamizatzea, hiri-espazioek mugikortasun aktibo eta segururako eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. Eskola-bidetzat joko dira ibilbide zehatz eta finkoak, aurrez ezarriak eta markatuak, eskola-umeek erabil ditzaketenak ikastetxeetako joan-etorriak modu aktiboan,Ā seguruan eta autonomoan egiteko, eta, hala, espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratzeko.

Bestetik, eskolako jolastokiak ikaskuntzarako, jolaserako eta mugimendurako espazio inklusibo bihurtzea eta/edo dinamizatzea, baita kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzea ere, eskola-ordutegian zein hortik kanpo, berdintasunean etaĀ  aniztasunarekiko errespetuan oinarrituta eta ikasleen eta haien familien behar eta interesetara egokituta.

Oinarrizko informazioa eta tramitazioa egiteko informazioa lotura honetan aurkituko duzue.

Deskargatu dokumentua hemen:

Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak