Zabalik da gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea

2021-09-24

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabili ahal izango dituzte gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntza argitaratu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.

Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza 200 euro izango da gehienez, eta muga izango da gailu bakoitzaren fakturaren bidez justifikatutako diru-kopurua. Dirulaguntza jasotzeko baldintza batzuk bete beharko ditu eskatzaileak:

  1. Matrikulatuta dagoen ikastetxea Sare Hezkuntza GelanĀ» izeneko sarean egotea 2014- 2015eko ikasturtetik aurrera.
  2. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren deialdiko beka bat jaso izana 2020-2021 ikasturtean, eskola-materialaren osagaian
  3. Aurreko deialdietan dirulaguntza hau bera jaso ez izana.
  4. Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2020ko azaroaren 16tik aurrera erosi izana, eta agindu honen behin betiko ebazpena jakinarazten den egunetik hilabeteko epera arte.

Hilabeteko epea egongo da eskabideak aurkezteko, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, irailaren 24tik urriaren 24era, biak barne. Beti bezala, azken egunera arte ez itxarotea gomendatzen dizuegu. Eskabideak egiteko hiru modu daude:

  • Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela…) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq). Modalitate honetan ez da eskabide-formularioa ikastetxean aurkeztu behar.
  • Sisteman erregistratuta , helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta: HIA (Hezkuntzako Identifikazio Agiria) / NAN.
  • Ikastetxean bertan, bide presentzialean.

Deskargatu deialdia PDF formatuan.
Deskargatu eskaera orria PDF formatuan.
Informazio guztia hemen.