Bihar Murumendi ikastetxeko XXXVII Kultur Astea amaituko da

2020-02-23

Aste honetan, Beasaingo Murumendi ikastetxea Aste Kulturala ospatzen ari da, aurreko ostiralean otsailak 21ean Inauteri Festarekin eta honen ondorengo txokolatadarekin hasiera eman bazitzaion ere.

Aste honetan, astearte goizean, otsailak 25ean, Arrate Leundaren eskutik haur hezkuntzako ikasleei zuzendutako ipuin-kontaketa saio batekin hasi zen. Arratsaldean, tailerrak eta Ana Jaka idazlearen bisita izan zuten, baita Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ingurugiro aurkezpen bat ere. Egun horretan bertan, arratsaldean ere, HerriLabek gurasoekin erantzunkidetasuna lantzeko programa burutzen ihardun zuen.

Asteazkena,  Haur Hezkuntzako ikasleek Ekogunera egindako irteerarekin hasi zen, Igartzako bisitarekin jarraitu eta lehen zikloko ikasleentzako taloen tailerra ere egon zen. Bigarren zikloko ikasleak,  Jon Kareagaren “kontsumo jasangarriari” buruzko hitzaldira joan ziren eta hirugarren zikloko ikasleek Oiangu bisitatu eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin jolasteko aukera izan zuten. Familiei zuzendutako programari dagokionez, arratsaldez dena, asteazkenean gurasoek antzerki batean parte hartu izan zuten.

Gaur, osteguna, txikienek Usurbe Aretoan film bat ikusteko aukeraz gozatuko dute eta toki horretan bertan, bigarren eta hirugarren ziklokoek ingelesezko antzerkia. Familiei zuzenduta, “Bidezko Elikadura. 18-19ko Prozesuaren Emaitzak ” hitzaldia izango da.

Bihar, ostiralean, otsailak 28ean, Aste Kulturalari amaiera emateko, Usurbe Aretoan filma, mendi irteera eta ikasleentzako zein irakasleentzako jolasak.