Koronabirusa: azken berriak

2020-03-31

Albiste honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartzen dituen azken erabakien berri emango dizuegu, koronabirusaren ondorioz hezkuntza-jarduera aldi baterako etenda dagoen bitartean informatuta egon zaitezteen.

IKASLEAK ONARTZEKO PROSEZUARI BERREKIN ZAIO

Hauek dira egiteke dauden prozeduren data berriak:

  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: maiatzaren 6ra arte
  • Eskabidean atzera egitea: maiatzaren 6ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 12a
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: maiatzaren 15a
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: ekainaren 12ra arte
  • Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: maiatzaren 19ra arte
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 18ra arte
  • Informazio gehiago hemen
  • Egutegi berria hemen

HEZKUNTZA PLANA 2019-2020 IKASTURTE AMAIERARAKO

2020-2021EAN IKASLEAK ONARTZEKO EGUTEGIA

  • Alarma egoera amaitzen denean argitaratuko da egutegi berria.
  • Informazio gehiago hemen.

HEZKUNTZA JARRAIBIDEAK II

  • Lehentasunezko hiru esku-hartze maila daude: LHko 6. maila, DBHko 4. maila eta batxilergoko 2. maila.
  • Gaitasunak lortzeko kontuan hartu behar diren gutxieneko edukiak nola eman behar diren azalduko zaie irakasleei. Familiekin konpartitu ahalko dute informazio hori.
  • Etapa amaierako ebaluazio diagnostikoak bertan behera geratuko dira.
  • Bertan behera gratzen da PISAko pilotajea.
  • Barne ebaluazioari buruzko informazioa jasoko dute ikastetxeek aste honetan.
  • Familia eta irakasleentzako baliabide digitalak: Irakurgunea, Bizikasi, Steamgunea eta Amarauna.
  • “Bitartean, etxetik ikasten” (ETBko hezkuntza-baliabidea LHko ikasleentzat).
  • Ikasgunea: familiak informatzeko plataforma.
  • Informazio gehiago hemen.

JANTOKIKO BEKEN ORDAINKETA

  • Familiek jasoko dute zuzenean jantokiko beka.
  • Informazioa gehiago hemen.

UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIOAREN DATAK

  • Ohiko probak: uztailak 6, 7 eta 8.
  • Ez-ohiko probak: uztailak 20, 21 eta 22.
  • Informazio gehiago hemen.

HAURRESKOLAK

  • Ez dira kobratuko ohiko zerbitzua ematen ez den egunei dagozkien kuotak.
  • Informazio gehiago hemen.

IKASTETXEEN ALDI BATERAKO ETENAREN LUZAPENA

  • Luzatu egingo da ikastetxeen aldi baterako etena beste abisu bat eman arte.
  • Informazio gehiago hemen eta hemen.

SELEKTIBITATEA

  • Atzeratu egingo da Selektibitate azterketa.
  • Informazio gehiago hemen.

ESKOLA-JANTOKIAK

  • Jantokiko kuotak: familiek ez dute kuota ordaindu beharrik izango kudeaketa zuzeneko jantokietan, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dagoen aldian
  • Jantokirako bekak: eskola jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzat aurreikusitako laguntzei eutsiko die Hezkuntza Sailak.
  • Informazio gehiago hemen.

HEZKUNTZA JARRAIBIDEAK

  • Aldez aurretiko informazioa familiei: ikastetxeek familiei ohartarazi behar diete ikasteko ordutegia eta irakasleekiko harremana mantentzeko beharraz.
  • Banakako tutoretzak mantendu ahal izango dira bitarteko telefoniko edo digitalen bidez, ahal dela.
  • Euskarri digitalak eta ez digitalak erabiliko dira.
  • Lehen hezkuntza: tutore bakoitzaren ardura izango da ikasleei lanerako proposamen zehatzak helaraztea, zereginak, materialak eta egiteko epeak adierazita. Era berean, egindako lana jasotzeko, zuzentzeko eta ikasle bakoitzari itzultzeko kanal egokiak antolatu beharko ditu. Material hori arlo instrumentalagoei, batez ere, lotuta egongo da (irakurketa eta idazketa eta matematika)
  • DBH eta Batxilergoa: 2. batxilergoko ikasleei lehentasuna emango zaie. Unibertsitatera sartzeko probak prestatzeko neurriak aztertzen ari dira eta laster argitaratuko dira. ereduei gehien lotutako edukiak eta jarduerak azpimarratuko dira. EBAU dela eta aztertzen ari dira horri buruzko neurriak, eta bere garaian jakinaraziko dira.
  • Informazio gehiago hemen.

*Hemen daukazue Hezkuntza Saileko informazio guztia, etengabe eguneratuko dena. Web gune honen eskumaldean aurkituko duzue ere lotura finkoa.